Pilota partida bat (1846) Volver al listado

Publicada el 8 Dic 2015

Pilota partida bat Irun herrian (1846)
Ikusi bideo honetan Aita Donostia abesbatzaren interpretazioa 2016ko Gipuzkoako Kirolaren gala.

Euskaraz kantu asko ez dira kirol girokoak, horregatik da kantu hau oso berezia. Gainera, historian zehar pilotari buruz hitz egin duen hirugarren testua izan da hau. Horregatik ere oso preziatuak dira bertso hauek. Horrela idatzi zuen bertso hauetaz Jean Harischelhar Euskaltzaindiko buruak:
  •     "Gauza guti dakigu pilotaz XVIII. mendea artio eta dakigun poxi hura kantuek salatzen digute, 1846an, aldiz, aipatzen da Irungo partida famatua artikulu luze batean. Hor agertzen da lehen aldikotz Gaskoina, Hazpameko pilotaria. Fama haundia ukan zuen pilota partida horrek lekuko dela orduan eginikako kantua"

Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko p
ilota-partida hark jendetza ikaragarria eraman zuen Irunera. Baztango apaiz pelotari batek antolatu zuen eta berak lapurtarren taldean aritu zen. Gaskoina
(Jean Erratxun) jokalari lapurtar ospetsuak oin hutsik jolastu zuen. Bukaeraraino talde biak guztiz berdinduta ibili ziren arren, azken tantoa lapurtarrek egin zuten. Garai hartan ez zen jolasten esku hutsik, "laxo"arekin egiten zen, esku-larru moduko batekin baizik. Errebotea bera baino zaharragoa zen pilota-joko hori.

Bertsolari anonimo batek 12 bertso hauek osatu zituen, baina bakarrik kantatzen ditugu hiru bertso (lehenengoa, hirugarrena eta bederatzigarrena.

1
Pilota partida bat Irungo herrian,
Probintziarren eta Frantsesen artian,
Jaun aphez Baztandar bat zen Frantsesekilan,
: Gidari gobernador. Kuraiarekilan,
Ethorria urrundik, moIts-onarekiIan,
Bitoriaren bila Gaskoinarekilan.
2
Probintzian jende estimagarria.
Gazteria guzia da pilotaria,
Orai arte bazuten bethi bitoria,
Azpitik zadukaten Eskualdun herria,
Bainan orai Frantses bat, guti iduria,
Baztandar jaun batekin dute nagusia.
3
Jaun aphezaz, Gaskoinaz, girare mintzatu,
Berize lagunak orai nahi'tut aiphatu,
Hazpandarrak diote ederki botatu,
Eta uztariztarrak guziak xarmatu
Baztane'ta Frantzia dira koronatu,
Eta Probintziarrak tristerik gelditu.

4
Ez da posible, jaunak, kasik sinhestia,
Konfidantzia nola zuten ezarria,
Duroz kargaturikan mandoa ekarria,
Garbitu nahi zuten arraia guzia,
Bainan etxerakoan heien dolorea!
Mandoak irunen galdu kargaren erdia.
5
Probintziarrak ziren ongi preparatu,
Mandoa trebesako duroz zen kargatu,
Galtzeaz duda gabe ez ziren orhoitu,
Abilak dire bainan hek ere trunpatu,
Espainol moneda da Frantzian frankatu,
Mandoa etxerakoan kargak ez kolpatu.
6
Probintziarrek zuten prekozionea,
Berekin ekarria pertsu emailea,
Berendako zaukaten arras bitoria,
Urrun zen pentsatzea partida galtzea,
Kanturik egin bada, ez daite egia,
Erretzen ahal dute oraiko kopia.
7
Urgulutan zirela ez dugu dudarik,
Ez zutela ez pentsatzen partida galtzerik,
Uste zuten Frantzian ez zela gizonik,
Heien kontra pilotan atherako zenik,
Jakin bezate orai Lapurtarren ganik,
Probintzia ez dela munduan bakarrik.
8
Irunen in derauku urhezko uria,
Bainan ez baliatu hainitz Probintzia,
Frantziako alderat zuen ixuria,
Aise doratu dugu Phausuko zubia,
Aintzinetik bantatzea ez da zuhurtzia,
Jaungoikoak eman deie punizionea.
9
Bitorios balire Irunen gerthatu,
Usoño bat behar zen airean partitu,
Frantses kasta guzia zutela garbitu,
Miseria gorrian zirela gelditu,
Bainan usoa zaie bidean trunpatu,
Donostia utzirik, Laphurdin da sarthu.

10
Arraio demonio! Gaskoin trunko hori,
Bizitik bai loretik ederki duk hari!
Egundain'holakorik ez diagu ikusi,
Horrekin behar diagu pilotin ikasi,
Frantses pikaro hoier ez zaie itsusi,
Laphurdi Probintzian pilotin nagusi.
11
Probintzian bazuten pilotan urgulu,
Bainan oraiko huntan beharko zaphatu,
Frantsesa uste gabe zaie nagusitu.
Zer gisaz behar dire orai kontsolatu?
Heien fama guzia Laphurdin da sarthu,
Bi urtheren dolua behar dute hartu.
12
Adios Probintziarrak, orai bagoazi,
Despendio sariak ditugu irabazi,
Baldin berriz hartzeko gosturik baduzi,
Ez zituztegu nahi errenguran utzi,
Mando mula eder hori ongi karga zazi,
Plazer duzuenean, gaztia daukuzi.
http://urkiza.armiarma.eus/cgi-bin/EBMODBER.pl?Bertso=34887