GIZON ARMADUNA (Jenkins). Hitzak euskaraz. Volver al listado
GIZON ARMADUNA
Bakearen aldeko Meza
(Testu errepikakorrak ez dira itzultzen linealki,
konpasez-konpas )
1.
Gizon armaduna (XV. mendeko kantua)
Gizona, gizona, gizon armaduna,
Gorde zaitez gizon armadunagandik,
Leku guztietatik abisatu egin da norbera
burdina-armadura
batekin arma dadin.
2. Otoitzerako deia (Hamabostaldiko bideoa)
3. Kyrie
4. Nire gainetik kendu gizon odoltsuak
(56 eta 59 Alamoetan oinarritua)
Erruki zaitez nitaz, o Jauna,
Gizonak suntsitu nahi nau eta.
Egunez egun estutzen nau horren borrokak.
Nire etsaiek egunez egun suntsitu nahi naute:
Asko dira-eta nire kontra borroka egiten dutenak,
O zu, goren hori.
Babes nazazu nire kontra altxatzen diren haiengandik.
Babes nazazu gaitzaren mirabeengandik,
Eta nire gainetik kendu gizon odoltsuak.
5. Sanctus
6.
Borroka
aurretiko himnoa
(Hamabostaldiko bideoa)
(1896, Rudyard Kipling)
Lurra suminduraz gainezka dago,
Itsasoak amorruz iluntzen dira,
Nazioak gerrarako prest
gure kontra altxatzen dira:
Baina guk legioak askatu baino lehen,
Baina ezpata zorrotik atera baino lehen,
Trumoien Jehova hori, Borroken Jainko hori,
Lagun iezaguzu!
Irrika handiarekin eta setatua itxura, harroa bihotza
Eta errebeldia bekokian,
Entzumena gor eta arima lasaituta,
Zure errukia eskatzen dugu orain!
Zutaz arnegatu zuen bekataria,
Enoratu egin zintuen ergela,
Gure ordua ezaguna da Zuretzat,
Jauna, eman iezaguzu indarra hiltzeko,
Jauna, eman iezaguzu indarra hiltzeko,
Jauna, eman iezaguzu indarra hiltzeko.
7.
Kargara! (Hamabostaldiko bideoa)
(1684an John Dryden-ek idatzia (1714ean Jonathan Swift/1714)
Tronpeten harrabotsak armetara bultzatzen gaitu,
Armetara bultzatu, armetara bultzatu,
Tronpeten harrabotsak armetara bultzatzen gaitu,
Armetara bultzatu, armetara bultzatu,
Sumin eta alarma hilgarrizko nota zorrotzekin,
Sumin eta alarma hilgarrizko nota zorrotzekin,
Sumin eta alarma hilgarrizkoak,
Zein bedeinkatua den bere aberriagatik hiltzen dena,
Bere aberriagatik hiltzen dela.
Zein bedeinkatua den bere aberriagatik hiltzen dena,
Bere aberriagatik hiltzen dela
Danbor ozenaren joaldi bikoitza eta arrada,
Danbor ozena, danbor ozena
Danbor ozenaren joaldi bikoitza eta arrada,
Danbor ozena, danbor ozena
Oihukatzen du: Entzun ezazue!, etsaia hurbiltzen da,
Oihukatzen du: Entzun ezazue!, etsaia hurbiltzen da,
Kargara!, beranduegi da atzera egiteko,
Kargara!, beranduegi da atzera egiteko,
Zein bedeinkatua den bere aberriagatik hiltzen dena ,
Bere aberriagatik hiltzen dena
Zein bedeinkatua den bere aberriagatik hiltzen dena ,
Bere aberriagatik hiltzen dena
Kargara! Kargara! Kargara!
Kargara! Kargara!
Kargara!
8. Su-garren haserrea
("Abuztuak 6", 1951an (?) Toge Sankichi-k idatzi zuen Bonba atomikoaren olerkian oinarritua)
Erdi ilunpean dagoen mundu bateko kea zeharkatzen,
Hodei mehatxatzailearen zehar,
Onddo itxuran igo eta zeruko kupula jo zuen hil-ohiala,
Beltzak, gorriak, urdinak, airean dantzan,
bat egiten dute, hiri osoa estaltzen duten txinparta distiratsuak barreiatzen dituzte.
Dardarka, itsas-flora moduan, gar-oldea zurrustaka doa aurrera.
Ke itxian lehertzen,
Herrestan sutan bilduta.
Gizaki asko lau hanketan, zenbakaitzak
Berpiztu eta moteltzen diren txingar-nahaspila batean,
Ilea erauzita, zurrun heriotzan,
Madarikazio bat su-garretan.
9. Zuziak
(2000 urte baino gehiago dituen Mahabharata liburua. Indiakoa)
Animaliak norabide guztietan sakabanatuta,
Garrasi ikaragarriak eginez.
Asko erretzen ari ziren, beste batzuk erreta zeuden.
Guztiak kaos batean suntsituta eta barreiatuta,
Begiak kanpora ateratzen.
Batzuek seme-alabak besarkatzen zituzten, beste batzuek beren aita eta ama,
Joaten uzteko gauza ez direla,
Eta horrela hiltzen ziren, eta horrela hiltzen ziren.
Beste batzuk altxatzen ziren, milaka, eta beren aurpegi desitxuratuekin
suntsitzen zituen suak,
Leku guztietatik gorputzak lurzoruan iraulkatzen ziren,
Beren hegalak, begiak eta hankak sutan.
Beren azken hatsa eman zuten,
zuzi moduan,
antortxak, zuzi bizidunak.
10.
Agnus Dei (Hamabostaldiko bideoa)
11.
Orain kanoiak isildu dira (Hamabostaldiko bideoa)
(Guy Wilson, 1. Mundu Gerratik bizirik atera zirenen sentimenduan gaineko olerkia)
Isilik, hain isilik, orain armak isildu dira.
Denetatik bizirik atera naiz, ni, ez nuela lortuko ondo nekiena.
Baina orain ez zaude hemen.
Etxera itzuliko naiz, bakarrik.
Eta saiatu behar naiz bizitzari aurre egiten lehengo moduan,
Eta nire mina ezkutatzea.
Zuretzat, nire lagun maitea, orain nirekin egon beharko zinatekeena,
Ez hotz, honezkero, hain goiz,
Eta zure hilobian, bakarrik.
12. Benedictus
13.
Hobe da Bakea
(Oinarriak: Thomas Melory /Arturoren Heriotza, eta Apokalipsis/San Juanen errebelazioak
Hobe da bakea, beti gerra baino, beti gerra,
Hobe da bakea, beti gerra baino, beti gerra,
Eta hobe da bakea betiko gerra baino.
Hobe da bakea betiko gerra baino.
Eta hobe eta hobe da bakea,
Hobe da bakea, beti gerra baino, etab.
Gizona, gizona, gizon armaduna,
Gorde zaitez gizon armadunagandik, etab.
Hobe da bakea, beti gerra baino etab.
Din, dan, din (kanpai-hotsak)
Eraman ditzatela kanpaiek aspaldiko mila gerrak.
Kanpaiek mila bake-urte ekar diezazkigutela,
Zaharrari agur, berriari ongi etorri,
Zoriontsu jo ditzatela kanpaiek elurretan,
Urtea badoa, utz iezaiozue joaten, urtea badoa, utz iezaiozue joaten,
Faltsuari agur, egiazkoari ongi etorri,
Agur gaixotasun ustelaren forma zaharrei,
Agur ondasun-egarri zapaltzaileari,
Eraman ditzatela kanpaiek aspaldiko mila gerrak.
Kanpaiek mila bake-urte ekar diezazkigutela,
Din, dan, din .. etab..
Ongi etorri gizaki kementsu eta libre hori,
Zenbat eta handiagoa bihotza, are eta maitekorragoa eskua.
Eraman dezatela kanpaiek lurraren iluntasuna,
Ekar diezagutela kanpaiek izan behar den Kristo hori.
Urtea badoa, utz iezaiozue joaten, urtea badoa, utz iezaiozue joaten,
Din, dan,
Faltsuari agur, egiazkoari ongi etorri,
Din dan, din, dan, etab.
Malko guztiak xukatuko ditu Jainkoak, eta beste heriotzarik ez da egongo,
Ez dolurik ez negarrik,
Min gehiagorik ere ez da izango.
Laudatua izan bedi Jauna, laudatua izan bedi Jauna, laudatua izan bedi Jauna...